BEKA PROGRAMA

[vc_row align_title=”left” overlay=”no” fullwidth=”no” css=”.vc_custom_1436175289641{margin-top: -70px !important;}”][vc_column width=”1/1″ wap_class=”” wap_id=”” title=”” css=”.vc_custom_1435314929677{margin-top: 20px !important;}”][vc_column_text]Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazteria Sailarekin sinatutako akordioari esker, urriatik aurrera lanekoak ez diren eta beka jasoko duten 21 praktika jarriko dira martxan Nerbioi Ibaizabal eskualdean.

PDFEnpresetan egiten diren eta lanekoak ez diren praktikak araupetzen dituen urriaren 31ko 1543/2011 Dekretua[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row ses_title=”” align_title=”left” wrap_class=”” overlay=”no” fullwidth=”no”][vc_column width=”1/1″ css=”.vc_custom_1436175297165{margin-top: 20px !important;}”][vc_column_text]Bombillas[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row ses_title=”” align_title=”left” wrap_class=”” overlay=”no” fullwidth=”no”][vc_column width=”1/2″ css=”.vc_custom_1436170180447{margin-top: 30px !important;}”][vc_column_text]

BETEBEHARRAK

Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal egitasmoak urte bi daramatza Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zaratamo udalerrietan sarean lan egiten eta, aurten enplegua sustatzeko oinarri sendoagoak jarri nahi ditu eskualdeko enpresetan praktikak egiteko beka programa batekin, zure ikasketekin lotutako lan esparru batean lehen esperientzia izan litekeen programa.

Horretarako gazte langabetuentzako 21 beken kudeaketa jarri dugu abian, laneratzearen jarraipena egiteko plan pertsonalizatu batekin eta eskualdeko enpresetan praktikak eginez. 6 hilabeteko beka ordainduak dira.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/2″ wap_class=”” wap_id=”” title=””][vc_column_text css=”.vc_custom_1436170210794{margin-top: 30px !important;background-color: #eaeaea !important;}”]

Betebeharrak:

  • 18 eta 25 urte bitarteko gaztea izatea.
  • Beka bat eskuratzeko aukera izateko beharrezkoa da Lanbiden alta emanda egotea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal hitzarmena sinatu duten Nerbioi- Ibaizabaleko 9 udalerrietako batean erroldatuta egon behar duzu (goian aipatutakoak).
  •  Profesionaltasun Ziurtagiria, Lanbide-heziketako Erdi-Mailako edo Goi-Mailako titulua edo unibertsitateko titulua izan behar duzu.
  •  Ezin duzu izan hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik jasotako prestakuntzarekin lotura zuzena duten lanpostuetan.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row ses_title=”” align_title=”left” wrap_class=”” overlay=”no” fullwidth=”no”][vc_column width=”1/1″ css=”.vc_custom_1436180343582{margin-top: 20px !important;}”][vc_column_text]INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO, JAR ZAITEZ HARREMANETAN ZURE UDALAREKIN[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row ses_title=”” align_title=”left” wrap_class=”” overlay=”no” fullwidth=”no”][vc_column width=”1/1″ css=”.vc_custom_1436180211552{margin-top: 20px !important;margin-bottom: 20px !important;padding-top: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;background-color: #ea4a6c !important;}”][vc_column_text]

GAZTEDI NERBIOI IBAIZABAL HITZARMENA SINATU DUTEN 9 HERRIETAKO BIZTANLEA ZARA? 18-25 URTE DITUZU ETA LAN HEZIKETA EDO UNIBERTSITATE IKASKETAK BUKATU DITUZU? HAU DA ZURE AUKERA LAN MERKATUAREKIN LEHENENGO HARREMANA EDUKITZEKO ORDAINSARITUTA ETA GAINBEGIRATUTA. GEHIAGO JAKIN NAHI?

INFORMA ZAITEZ NERBIOI IBAIZABAL ESKUALDEKO GAZTERIA ETA ENPLEGU ZERBITZUETAN.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row ses_title=”” align_title=”left” wrap_class=”” overlay=”no” fullwidth=”no”][vc_column width=”1/1″][vc_column_text]ZEIN BETEKIZUN BETE BEHAR DUT GAZTEDI NERBIOI IBAIZABAL 2015 BEKA BAT JASO AHAL IZATEKO?

  • 18 eta 25 urte bitartean izan behar dituzu praktikaldia hastean.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin Gaztedi Nerbioi Ibaizabal hitzarmena sinatu duten Nerbioi Ibaizabal eskualdeko 9 udalerrietako batean erroldatuta egon behar duzu (Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zaratamo).
  • Profesionaltasun ziurtagiria, lanbide-heziketako erdi-mailako edo goi-mailako titulua edo unibertsitateko titulua izan behar duzu.
  • Ezin duzu izan hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik jasotako prestakuntzarekin lotura zuzena duten lanpostuetan.

NON ETA NOLA EMAN BEHAR DUZU IZENA?

Praktikaren eskaintzak ematen direnean, Lanbiden izena emanda egon behar duzu. Halaber, enplegua eskatzeko hautatzen dituzun okupazioek bat egin behar dute beketan eskainitakoekin.

NOLA HAUTATUKO DIRA BEKADUNAK?

Lanbidek bere datu-baseak egiaztatuko ditu. Bestalde, zerrenda bat egingo du enpresek eskatzen dituzten eta prestakuntza-betekizunak betetzen dituzten Nerbioi Ibaizabal eskualdeko gazteekin. Hautagaiak aztertutakoan, hautagien zerrenda bat helaraziko zaie enpresei. Ondoren, enpresak erabakiko du nor den, pertsona horien artean, beka eskuratzeko egokiena.

ZEIN DA BEKAREN IRAUPENA?

Bekaren iraupena sei hilabetekoa izango da, enpresan egiten den lehenengo praktika-egunetik aurrera zenbatzen hasita. Empresak hilabetez ixten badu oporrak direla eta, epe hori luzatu egingo da; beraz, 7 hilabeteko iraupena izango du guztira.

ZEIN DA ZENBATEKOA?

Bekadun bakoitzak 460 euro inguru garbi jasoko ditu, hilero, 6 hilean zehar. Enpresa batek hilabetez ixten badu oporrak direla eta, bekadunak ez du ordainsaririk jasoko opor-sasoi horretan.

GARRAIO BEKA DAUKAT?

Ez, lanaldi etena egiten denean, garraioa eta bazkaria bekadunak ordaindu beharko ditu.

ZEIN DIRA NIRE BETEBEHARRAK?

Ezarritako egutegia eta ordutegiak betetzeaz gain, noski, praktikak egiten dituen pertsonak ikasteko eta bera hartzen duen enpresaren barneko funtzionamenduaren arauak errespetatzeko jarrera agertu behar du (prozedurak betetzea, datuen konfidentzialtasuna…). Halaber, bete egin beharko du Lanbidek edo Nerbioi Ibaizabal eskualdeko Gazteria eta Enplegu zerbitzuek eskatzen duten edozein dokumentu.

BEKA BAT JASOTZEN BADUT, GIZARTE SEGURANTZAN KOTIZATUKO DUT?

Alta emango zaizu Gizarte Segurantzen Erregimen Orokorrean, lan-jarduerei ez dagozkien praktiketako Kotizazio Konturen Kodean.

NORA JO BEHAR DUT ARAZOREN BAT BADUT?

Praktikak hasterakoan, beken programaz arduratuko den pertsonarekin harremanetan jartzeko kontaktua emango da. Honek, bekaren helburua betetzen dela bermatuko du. Praktikek irauten duten bitartean harremanetan jarriko da bekadunekin eta enpresekin, zenbait alditan, praktiken bilakabidea egokia dela egiaztatzeko. Era berean, enpresak edo bekadunak arazoren bat atzematen badu, berarekin jarri beharko dute harremanetan.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]