Ekintzailetza

[vc_row full_width=””][vc_column][vc_column_text]

BannerEmprendimiento-E
Esperientzia ekintzailea

Honela definitu daiteke: “pertsona batek dituen ametsak edo ideiak segurtasunez eta ekinez gauzatzea, bere bizibidea ateratzeko modu egonkor bilakatzeko, hori zaila izan daitekeen edo nolabaiteko arriskua izan dezakeen arren”

Ekintzailetza, negozio berria baino zerbait gehiago.

Ekintzailetza berrikuntza kontzeptuarekin identifikatzen dugu. Horrela, Peter Drucker management-ak emandako pertsona ekintzailearen definizioari helduko diogu. Peter Druckerrek esaten duenez, pertsona ekintzailea “gauzak hankaz gora jartzen eta desantolatzen dituen”, negozio patroietan aldaketa sortuz berriztatzen duen, norbait izan behar da

Zer da ekitea?.

IdeaHome

Horrela, ekintzailetza ideia asko zabaldu da eta, ondorioz, bere esanahiaren parte bat galdu du. Askoren iritziz, pertsona ekintzailea izatea negozio berria irekitzera mugatzen da. Baina, egia esateko, dagoen arazo bati konponbide berritzailea eskaintzen dion norbait da.

Aldi berean, ekintzailetzaren ideiaren inguruan fikziozko irudia sortuz joan da, arrakasta lortu duen ekintzailea heroi bilakatzen duten eta lortzeko oso zailak diren salbuespenezko kasuak eredu gisa hartuz. Arrakasta lortu ahal izateko ekintzailetza gazteriarekin edo ideia edo asmakizun bikainekin erlazionatzea bezalako mitoak, sarritan, berrikuntza, prozesuak aldatuz edo zerbitzuak erraztuz lortu denean. Sarri askotan, gainera, pertsona ekintzailea, arrakasta bakarka egindako esfortzuari esker lortu duen pertsona independente gisa erakutsi da. Baina, gehienetan, elkarren artean egindako lanaren eta pertsona ekintzaileen lankidetzaren bitartez lortzen dira negozio eredu arrakastatsu berriak.

    • 15 eta 34 urte arteko Euskadiko gazteen %12k esperientzia du ekintzailetzan.
    • Gaur egun, gazteen %5ak negozio aktibo bat du. Kopuru hori EB-ko 27 herrialdeen batez bestekoaren antzekoa da.

Idea

  • Gazteen laurdenak baino zertxobait bat gehiagok bere kontura lan egitea du nahiago. Horretarako gehien aipatzen diren arrazoiak norberaren nagusia izatea eta independentzia dira.
  • Enpresa proiektu bati ekiteari dagokionez, euskal gazteen beldur nagusia arrisku ekonomikoak dira. Halaber, finantza laguntza falta dela uste dute.
  • Euskadiko hamar gaztetatik seik soslai ekintzaile indartsua erakusten dute.
  • 25 urtetik beherako euskal gazteek, pertsona ekintzaileei buruz EB-ko gazteek baino ikuspegi hobea dute, baina esperientzia ekintzaile txikiagoa eta norberaren kontura lan egitearen aldeko joera urriagoa erakusten dute.

*Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren “GAZTE EKINTZAILETZA EAE-N”, txostenean jasotako datuak (2011)..[/vc_column_text][vc_column_text]

2015eko urritik abendura aurreikusitako ekintzak

  • Ekintzailetzarako oinarrizko tailerrak.
  • Topaketa mahaiak pertsona ekintzaileentzat.
  • Esperientzia ekintzaileen aurkezpena.
  • Pertsona ekintzaileentzako Networking-a.
  • Ekintzailetza bultzatzeko ekintzak.

Ekintza horien helburuak

  1. Kultura ekintzailearen berezko trebezia pertsonalak eta sozialak ezagutzea.
  2. Zure ekimen, sorkuntza eta berrikuntza joera handituko duten gaitasunak garatzea edo hobetzea.
  3. Negozio ideia berritzaileen garapen prozesuetarako aplikagarri diren teknologia berriei lotutako baliabideak eta tresnak ezagutzea.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]