500 lagunek baino gehiagok eman dute iritzia on-lineko galdetegi baten bidez eta 100 gaztek inguruk hartu dute parte 14 eztabaida-taldeetan. Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerri ugaritan egin dira eztabaida-taldeak, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteriaren Diagnostiko-azterketaren testuinguruan. Gainera, eskualdeko 40 eragile sozialek baino gehiagok (enplegu-zerbitzuko arduradunak, gazteekin lan egiten dutenak, berdintasun-teknikariak eta abar) topagunea partekatu zuten, gazteriaren arloan etorkizuneko erronka nagusiei buruz hausnartzeko.

Martxan jarritako estrategia metodologiko kuantitatibo eta kualitatibo ugariek eragin dute diagnostikoak parte-hartze ikuspegia izatea, eskualdeko eragileak eta gazteak inplikatuta, eta dimentsio anitzekoa izatea, gazteentzat garrantzitsuak diren eremuetan arreta jarrita (enplegua, hezkuntza, emantzipazioa eta abar).

Prozesu handi bat izan da, eremu honetan inplikatutako eragile guztiei transferi daitezkeen gazteentzako politikak, baliabideak eta programak diseinatzeko orientazio erabilgarriak identifikatu  nahian.

informazio gehiago hemen: