Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal egitasmoak urte bi daramatza Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zaratamo udalerrietan sarean lan egiten eta, aurten enplegua sustatzeko oinarri sendoagoak jarri nahi ditu eskualdeko enpresetan praktikak egiteko beka programa batekin, zure ikasketekin lotutako lan esparru batean lehen esperientzia izan litekeen programa.

Horretarako gazte langabetuentzako 21 beken kudeaketa jarri dugu abian, laneratzearen jarraipena egiteko plan pertsonalizatu batekin eta eskualdeko enpresetan praktikak eginez. 6 hilabeteko beka ordainduak dira.

Betebeharrak:

  • 18 eta 25 urte bitarteko gaztea izatea.
  • Beka bat eskuratzeko aukera izateko beharrezkoa da Lanbiden alta emanda egotea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal hitzarmena sinatu duten Nerbioi- Ibaizabaleko 9 udalerrietako batean erroldatuta egon behar duzu (goian aipatutakoak).
  • Profesionaltasun Ziurtagiria, Lanbide-heziketako Erdi-Mailako edo Goi-Mailako titulua edo unibertsitateko titulua izan behar duzu.
  • Ezin duzu izan hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik jasotako prestakuntzarekin lotura zuzena duten lanpostuetan.

Informazioa zabalagoa nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Udalaren Gazteria Zerbitzuarekin edo hurrengo web orrialdean:

www.nerbioiibaizabal.com
GIB-Gazte Informazio Bulegoa (Gaztegunea).
Tel. 94 600 18 76 – Ugertza bidea 1