NERBIOI-IBAIZABAL ESKUALDEKO GAZTERIAREN AZTERKETA DIAGNOSTIKOAREN AURKEZPENA

Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean Udal Gaztedi proiektuan lanean ari dira hamar udal, eta beka-programa bat ere aurreikusi dute

Otsailaren 13an,  Arrigorriagako Udaleko osoko bilkuren aretoan aurkeztu zuten Nerbioi-Ibaizabal eskualdeari buruzko azterketa diagnostikoa, baita Udal Gaztedi proiektuari dagokion beka-programa ere. Proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu zuten joan zen urriaren 6an udal hauek: Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio. Proiektuaren helburua eskualdeko gazteen enplegu politikak garatu, sustatu eta ezartzea da.

Aurrekontua 107.000 eurokoa da; horietatik % 70 (74.900 euro) Aldundiak ordainduko ditu eta gainerako % 30 (32.100 euro) parte hartuko duten udalek ordainduko dute. Proiektuaren helburua eskualdeko gazteriaren (55.000) diagnostikoa egitea da. Hala, 15 eta 29 urte bitarteko biztanleriari buruzko ezagutza handitu nahi da, beraien egoera errealean oinarrituz gazteei zuzendutako politikak diseinatu ahal izateko.

Proiektuak badu beste partida bat komunikaziorako (17.327 euro) eta beste bat jarraipenerako (4.672,5 euro). Hala, beste ardatz nagusietako bat 18 eta 25 urte bitarte dituzten eta langabetuak diren gazteei zuzendutako sei bekak dira. Beka horiei esker, gazteek lanekoak ez diren praktikak egin ahal izango dituzte eskualdeko enpresetan, lehenengo laneko esperientzia eskuratzea erraztuko zaielarik, eta ondorioz lan-merkaturako sarbidea ere hobetu egingo da.

Ekitaldiko buruak Asier Albizua, Arrigorriagako alkatea, udal koordinatzailea den heinean, eta Maitane Leizaola, Bizkaiko Behatokiko zuzendaria, izan ziren. Bertan egon ziren baita ere Amagoia Garaizabal tokiko teknikaria eta proiektuan parte hartzen duten beste bederatzi udaletako ordezkariak.