Emprendethea Nerbioi Ibaizabal III Ideia Lehiaketa 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen programa da, eta ekintzailetza autoenplegurako eta garapen ekonomikorako bide gisa sustatzea du helburu. Apirilaren 7an epaimahaiak erabakia hartu eta gero, badakigu lau proiektu irabazleak zein diren.

Guztira, hamahiru proiektu aurkeztu dira eskualdeko lehiaketara, eta, zehazki, Galdakao, Basauri, Ugao, Urduña, Arrigorriaga eta Zaratamo udalerrietatik heldutako lanak izan dira.

Epaimahaia honako hauek osatzen zuten: Leire Albizuri Urduñako Behargintzako koordinatzailea; Orlando Saiz enpresa-kudeaketako hezitzailea, aholkularia eta ekintzailea (Kolaboraktiva); Irune Jiménez industria-ingeniaria, ekintzailea eta Maraka proiektuko fundatzaileetako bat; Argoitz Gómez Arrigorriagako Kirolak eta Gazteria Saileko zinegotzia; eta Nerea Landajo  Suspergintza Elkarteko proiektu-teknikaria. Epaimahai horrek arreta handiz eztabaidatu ondoren, 1.000 euroko saria honako lau proiektu hauei ematea erabaki zuen: Mikel Hervás eta Josune Rodríguezen “Seeyouzoom”, Leire Esparzaren  “Koloreak”, Iker Guerrero eta Felicidad Izquierdoren “Talent academy” eta Bitor Elorriagaren “Olamendi Landaetxe”. Irabazleei sariak emateko ekitaldi bat egingo da, baina eguna eta ordua zehazteke daude oraindik.

PDFEpaiaren akta