Lau proiektu sarituko ditu gazteen artean ekintzailetza sustatzeko Nerbioi-Ibaizabal III. Ideia-txapelketak

[vc_row][vc_column][vc_column_text css=”.vc_custom_1455640969357{margin-top: -50px !important;}”]KARTEL URDINA«Emprendethea» gazteen artean ekintzailetza sustatzeko Nerbioi-Ibaizabal III. Ideia-txapelketa abiarazi dute Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko Udalek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. 18-29 urte bitarteko gazteentzako da programa, eta ekintzailetza bultzatzen du, autoenplegu eta ekonomia-garapen tresna gisa.

Txapelketaren helburu nagusia da Nerbioi-Ibaizabal eskualdean ekintzailetzaren kultura sustatzea, horren bidez enpresa-proiektuak sortu eta, gerora, proiektu horiek aurrera eraman ahal izateko, eskualdean enpresa-haztegi bat sortuz ekimenean parte hartu duten udalen laguntzarekin.

Ekimen hau Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteei zuzenduta dago batez ere, bai banakakoei, bai taldeei. Talde-ekimenetan, ordea, nahikoa izango da taldeko kideen erdiak (gutxienez), erroldatuta egotea udalerri sustatzaileetako batean.

Lau proiektuk jasoko dute saria, 1.000 € bakoitzak (sari horiei, baina, indarreko legeriak agindutako atxikipena egingo zaie).

«Gaztedi 2015»: Nerbioi-Ibaizabal eskualdean gazteen enplegua sustatzeko tresnak

Aipatutako ekimena Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteen enplegua sustatzeko «Gaztedi 2015» proiektuaren tresnetako bat da. Ideien txapelketaz gain, ordea, beste zenbait ekintza gauzatu dira gazteen enplegua bultzatzeko, adibidez: beken programa abiarazi da, eta iazko abenduan ekintzailetzari buruzko jardunaldiak egin ziren Arizko Dorretxean. Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteen enplegua sustatzeko «Gaztedi 2015» proiektuak 107.000 euroko inbertsioa behar izan du; % 70 Bizkaiko Foru Aldundiak jarri du, eta udalek gainontzeko % 30 (bakoitzak dagokiona, biztanle-kopuruaren arabera).

Jaitsi itzazu hemen txapelketaren oinarriak zein beste dokumentu.

  1. EMPRENDETHEA LEHIAKETAREN OINARRIAK
  2. IZEN EMATE FITXA
  3. PROIEKTUAREN FITXA

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]