Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko.

Nerbioi-Ibaizabal Gazteditik ere ahalegina egiten dugu neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten, eta, horretarako, emakume zientzialarien lana balioan jarri eta bistaratzen dugu, erreferenteak sortzeko.

Egun honi lotuta, Elhuyarrek Bizilaberen webgunean argitaratutako hainbat eduki interesgarri bildu ditugu:

 

Emakume zientzialarien horma-irudiak

Barbara McClintock

Berenice Abbott

Dorothy Crowfoot

Eunice Foote

Gertrude Belle Elion

Jocelyn Bell Burnell

Marie Tharp

Mary Somerville

Miriam Rothschild

Nettie Stevens

Poppy Northcutt

Williamina Fleming

 

Bizilabeko gazteek egindako esperimentuak

Hurrengo estekan, Bilbo, Elgoibar, Soraluze eta Tolosaldeko Bizilabeetako gazteek emakume ikertzaile bakoitzaren omenez egindako bideoak dituzu. Emakumearen eta hark egindako zientzia-ekarpenaren kontakizunarekin batera, haren ikerketa-gaiarekin zerikusia duen esperimentua egin dute:

https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11-2021/esperimentuak

 

Emakumeak zientzian webgunea

Donostialdeko ikerketa zentroetan lanean ari diren bost emakume zientzialari Eurekako oholtzara igoko dira murgilduta dauden ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako emakume zientzialari handietako batzuk omentzeko, hauen bizitza eta ekarpen zientifiko liluragarrien kontakizunaren bidez: Fátima Villa & Neri Oxfam, Ester Verde & Carmen Mijangos, Naiara Aginako Bengoa & Hedy Lamarr, Ane Ruiz de Angulo & Gertrude Belle Elion, Elisa Jimenez & Rachel Carson

Hitzaldia irekia izango da eta ekitaldian zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dugu Ane Leux eta Tineke van der Berg-en eskutik.

  • Hitzaldia: Emakume zientzialariak atzo eta gaur
  • Eguna: 2021/02/12
  • Ordua: 18:00

Hitzaldia streaming bidez jarraitzeko sakatu hemen.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekitaldien egitaraua ezagutzeko: https://emakumeakzientzian.eus/