Amaitu da Gaztedi Nerbioi Ibaizabal proiektuak eskualdeko gazte langabetuei eskaini dien 15 beken esleipena. Aipatu beken xedea da gazteen formakuntza profesional eta akademikoarekin harremana duten eskualdeko enpresetan lan-munduan txertatzea sustatzea.

Beka horiek aukera eman diete 18 eta 25 urte bitarteko gazteei, sei hilabetez, Nerbioi Ibaizabaleko eskualdeko enpresetan praktika ez laboral bekadunak (1543/2011 errege-dekretua, urriaren 31koa, enpresetan praktika ez laboralak arautzen duena) egiteko eta, horrela, aukera izan dute lehen lan-esperientzia lortu  eta bide batez, lan-mundurako sarbide hoberako aukera izateko.

Beka lortu duten 15 gazteetatik, momentuz, bostek berritu dute kontratua, eta praktikak hasi zituzten enpresetan lan egiten jarraitzen dute.

Gaztedi Nerbioi Ibaizabal proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arakaldoko, Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko, Galdakaoko, Urduñako, Orozkoko, Ugao-Miraballeseko, Zaratamoko eta Zeberioko Udalek jarri dute abian eta beste zenbait helbururen artean, eskualdeko gazteen enplegua sustatu nahi du.