Noticia

18 abe.

7 Europako mugikortasun bekak

Amaitu berri da joan den irailean Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko 7 gaztek lan-praktikak egiteko lortu zituzten europar mugikortasun beken egonaldia. Helmuga tokiak Padova (Italia) eta Viena (Austria) izan dira.

Hiru hilabeteko iraupena izan duten egonaldietan, praktikak hainbat esparrutako enpresetan egin dituzte: publizitate eta komunikazioan, robotikan, kulturan, paisajismoan, otordu-zerbitzuan eta kirol-formakuntzan.

Aipatu beka horiek GAZTEDI NERBIOI IBAIZABAL (2017-2019) programaren barruan kokatzen dira, eta aukera eman diete zazpi gazte horiei Europako beste eskualde batzuetan praktikak eta formakuntza prozesuak burutzeko. Nazioarteko esperientzia horiei esker aukera izan dute euren gaitasunak eta prestakuntza hobetzeko.