Noticia

08 Mar

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna

Gaur, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna, tarte berezia eskainiko diogu STEAM eta generoari.

Zein eragin du generoak STEAM ikasketan? Zergatik erakutsi ohi dute neskek STEM ikasketetan aritzeko asmo baxuagoa? Zer dela eta utzi ohi dute euren STEM ibilbide eta lanbidea adinean aurrera egin ahala?

Galdera horiek betaurreko moreak jantzita erantzun behar ditugu eta denon esku dago genero desberdintasuna agerian uzten duten egoera horiek aldatzea.

Jarraian, STEAM eta EMAKUMEA hizpide, Pernan Goñi Olaldek ilustratutako hainbat komiki bildu ditugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

STEAMen inguruko komiki gehiago: https://zientzia.eus/gaiak/STEAM-hezkuntza/liburuxkak/