Noticia

18 Apr

Nerbioi Ibaizabal Eskualdeak gazteentzako (18-30 urte) europar mugikortasuneko 7 beka eskaintzen ditu

GAZTEDI NERBIOI IBAIZABAL (2017-2019) programaren markoaren barruan Nerbioi Ibaizabal Eskualdeak gazteentzako (18-30 urte) europar mugikortasuneko 7 beka eskaintzen ditu.

  • Ikasle gazteentzako europar mugikortasuneko 5 beka: enpresatan praktikak egiteko bekak. Erdi-mailako eta goi-mailako formakuntza zikloetako, Lanbide Heziketako, eskola-tailerretako edo enplegu-tailerretako ikasleei; formakuntzan diren profesionalei eta langabetuei eta erdi-mailako edo oinarrizko gradua berriki lortu duten gazteei zuzenduta daude.
  • Ekintzaile gazteentzako europar mugikortasuneko 2 beka: beste herrialdetako europar enpresariekin egindako egonaldien bidezko ikaskuntzarako bekak.

Beken deskribapena: Bekek 3 hilabeteko iraupena izango dute eta hizkuntza-prestakuntzarekin osatuko dira.

Beken estaldura:

  • Lojamendua eta mantenua.
  • Joan-etorriko bidaiak.
  • Enpresara joateko tokiko garraioa.
  • Bidaiako laguntza-asegurua.
  • Nazioz haraindiko bitartekaria eta harremanetarako tutorea harrera-herrialdean egiten den egonaldirako.

Izen ematea fitxa

Argibide gehiago: 944 702 294 / info@gestoreseuropeos.com