Eskualdeko enpresetan praktika ez-laboralak 18-30 urte bitarteko gazteentzat

BALDINTZAK

  • Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Ugao-Miraballesen, Urduñan, Zaratamon edo Zeberion erroldatua egotea
  • Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea
  • Unibertsitateko titulua, erdi- edo goi-mailako prestakuntza zikloa, doktoregoak edo 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiria izatea, eta azken urteko ikasleak
  • Jasotako prestakuntzarekin lan-esperientziarik ez edo hiru hilabete baino gutxiago izatea
  • 18-30 urte bitartean izatea

EZAUGARRIAK

  • 6 hilabeteko iraupena, 6 ordu egunean
  • Zenbateko gordina: 828 € hilean (PFEZaren % 2ko atxikipena)
  • 24 beka eskainiko dira guztira
  • Erakunde espezializatu baten bitartekaritza eta aholkularitza

HEMEN DESKARGATU PDF-A