Bokazio-orientazio programa

Aurreko edizioaren emaitza onak kontuan hartuta (2018), Nerbioi-Ibaizabal Bokazio-orientazio Programa jarri da martxan. Xedea da DBHko 4. mailatik batxilergoko 2. mailara (biak barne) arteko nerabeei eta euren familiei erabakiak hartzeko tresnak helaraztea etorkizunerako lan-ikasketak bideratzeari dagokionez, gaur egungo eta etorkizuneko lan-panorama oinarri hartuta (etorkizuneko lanbideak).

Horren harira, hainbat udalerritan antolatuko dira nerabe eta familientzako saioak (taldeak bereizita), non gaur egun existitzen diren aukera akademikoak eta lan-aukerak azalduko dituzten (unibertsitatea, lanbide-heziketa, lanbide-heziketa duala, atzerriko ikasketak…), lanerako eta bizitzarako gaitasunak alde batera utzi gabe. Horrez gain, gurasoen eta seme-alaben arteko elkarrizketak sustatzeko espazioa sortu nahi da.