Gazte Indarra programa

Gazte Indarra enplegu gaietarako ekimena zen. Horrek, bertan egindako gazteriaren diagnostikoan antzemandako beharrei erantzuteko asmoa zeukan.

Gazte Indarrak Nerbioi-Ibaizabal eskualdean (Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberion) bizi diren 16-29 arteko adineko langabetu gazteen txertatze laborala erraztea du helburu. Laguntza prozesu honetan orientazio, prestakuntza, prospekzio eta lan-bitartekaritza ekintzak burutuko dira.

2017-2018 jarduera-txostena Gazte Indarra (euskara)