Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko zenbait udalerrik hartzen dute parte aipatutako programan, zeinaren helburua den ikastetxeetan egindako ikasketa- eta lan-orientabidea osatzea. 2019 ikasturtera begira, hiru ekintza proposatzen dizkizuegu:

.- Ikasleentzako eta haien senideentzako hitzaldiak: lan-merkatuaren errealitatea eta gure inguruko ikastetxeek eskainitako prestakuntza-aukerak ezagutzeko. Hitzaldi bat ikasleentzat, eta beste bat haien senitartekoentzat, Novia Salcedo Fundazioaren eskutik.

.- Motibazio-tailerrak ikasleentzat eta haien familientzat: lotuago daude gaitasun profesionalarekin eta pertsonalekin (etorkizuneko lanbidea hautatzeko funtsezkoak biak). Tailer bat ikasleentzat eta beste bat familiarentzat, Asier Gallastegi prestatzailearen eskutik.

.- Saioak talde txikietan, zenbait lan-esparrutako profesionalekin: gazteei ikasketak edota lanbidea hautatzen laguntzeko, eta lanbideen inguruko haien zalantzak argitzeko. Adibidez: ingeniaritzan interesa dutenen taldea, osasun-zientziak gustuko dituztenena…

Orientazio saioak 2018ko azarotik 2019ko otsailera arte egingo dira eskualdeko udalerritan, honako egutegian :

  • Etxebarri: azaroak 20 eta 21
  • Galdakao: abenduak 18 eta 19
  • Arrigorriaga: urtarrilak 15 eta 16
  • Basauri: urtarrilak 21 eta 23
  • Orduña: urtarrilak 28 eta 29
  • Ugao: urtarrilak 29 eta 30
  • Orozko: otsailak 6 eta 7

Egutegia: 17:30-19:30 ( gazteak) / 19:30-21:30 (gurasoak/ tutoreak)

Dibulgazio txostena