Mugikortasuneko Bekak

Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeak gazteentzako (18-30 urte) europar mugikortasuneko 7 beka eskaini zituen.

Ikasle gazteentzako europar mugikortasuneko 5 beka: enpresetan praktikak egiteko bekak. Erdi-mailako eta goi-mailako Heziketa zikloetako, Lanbide Heziketako, eskola-tailerretako edo enplegu-tailerretako ikasleei; prestakuntzan diren profesionalei eta langabetuei eta erdi-mailako edo oinarrizko gradua berriki lortu duten gazteei zuzenduta daude.

Ekintzaile gazteentzako europar mugikortasuneko 2 beka: beste herrialdetako europar enpresariekin egindako egonaldien bidezko ikaskuntzarako bekak.

Beken deskribapena: bekek 3 hilabeteko iraupena izan zuten hizkuntza-prestakuntzarekin osatuta.

Beken estaldura:

  • Ostatua eta mantenua
  • Joan-etorriko bidaiak
  • Enpresara joateko tokiko garraioa
  • Bidaiako laguntza-asegurua

Nazioz haraindiko bitartekaria eta harremanetarako tutorea harrera-herrialdean egiten den egonaldirako.