Dagoeneko finkatu ditugu datak LANBIDE ORIENTAZIO PROGRAMAren barruko saioak egiteko, DBH4ko eta Batxilergoko ikasleekin.

Gaztea bazara eta ez badaukazu argi zer ikasi nahi duzun, prestatu ditugun tailerretako batean edo batzuetan eman ahal duzu izena. Aukera izango duzu bertatik bertara ezagutzeko profesionalek egiten duten lana. Familiek ere parte hartu ahal izango dute.

Tailerrak doakoak izango dira. 18:00etatik 19:00etara egingo dituzte, Bilbon, Novia Salcedo Fundazioaren egoitzan (Campo de Volantín 24, 1.).

  • EKONOMIA DIGITALA – Apirilak 10
  • HEZKUNTZA ETA KIROLA – Apirilak 11
  • INDUSTRIA 4.0 – Apirilak 24
  • ENPRESA-KUDEAKETA ETA ZUZENBIDEA – Apirilak 25
  • ENPLEGU BERDEAK – Apirilak 30
  • EREMU SOZIOSANITARIOA – Maiatzak 2

Izena ematea eta informazio gehiago, hemen:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScCyDGbpHl2wd6KgNfUXF_i2V5jiBFGxfu89EqVsAoBRyh0CQ/viewform