2017-2019 Hirurtekoan, Nerbioi Ibaizabal eskualdetik, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, GAZTEDI NERBIOI IBAIZABAL Programa garatzen ari gara. Programa horren helburuak gazteentzako kalitatezko enplegu aukerak sortzea, gazteriari bideratutako konfiantza esparruak garatzea eta euren prestakuntza eta trebakuntza hobetzeko gazteei europar zein nazioarteko esperientzietan parte hartzeko aukera ematea dira.

2018. urterako lehentasuna izango duen gure jardueretako bat Gazteria, Mugikortasuna eta Enplegua Europar Mintegiaren I. edizioa izango da. Egitasmo horren xede nagusia europar mugikortasunaren esparruan gazteek eskura dituzten aukerak eta tresnak ezagutzera ematea da.

Mintegia Arrigorriagan izango da apirilaren 17an, 18an eta 19an.

  • Noiz: Apirila 17, 18 eta 19
  • Non: Arrigorriaga, Lonbo Aretoa (Urgoiti pasealekua 3)
  • Izena emateak: Plaza mugatuak
  • Informazio gehiago: 94 470 22 94 / info@gestoreseuropeos.com

Europar Mintegi fitxak

Dibulgazio argitalpena

APIRILA 17 / 15:00 – 18:00

Enplegurako mugikortasuna (26 eta 35 urte bitarteko gazteak)

Lanerako mahai-inguru tematikoak eta txandakakoak:

  • MAHAIA MESA 1: Atzerrian lan bat aurkitzeko aukerak.
  • MAHAIA MESA 2: Zure lehen EURES lana.
  • MAHAIA MESA 3: Erasmus ekintzaile gazteak.
  • MAHAIA MESA 4: Langile gaituen eta ikerlarien mugikortasuna.
  • MAHAIA MESA 5: Europar mugikortasunerako Nerbioi-Ibaizabal beka programa.

IZENA EMATEKO

APIRILA 18 / 17:30 – 20:30

Ikaskuntzarako mugikortasuna (16 eta 26 urte bitarteko gazteak)

Lanerako mahai-inguru tematikoak eta txandakakoak:

  • MAHAIA 1: Europako Elkartasun Kidegoan diren ikaskuntzarako eta praktiketarako aukerak
  • MAHAIA 2: Nola hartu parte unibertsitario gazteentzako mugikortasun proiektuetan
  • MAHAIA 2B: Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasuna
  • MAHAIA 3: Lanbide-orientazioa. Gaitasunak eta garapen profesionala
  • MAHAIA 4: Hautagaitza baten prestaketa, CVa, Europass- Gaitasunen Europar Pasaportea
  • MAHAIA 5: Europar mugikortasunerako Nerbioi-Ibaizabal beka programa

IZENA EMATEKO

APIRILA 19 / 17:30 – 20:30

Boluntariotzarako mugikortasuna (16 eta 20 urte bitarteko gazteak)

Lanerako mahai-inguru tematikoak eta txandakakoak:

  • MAHAIA 1: Nola hartu parte Europako Boluntario Zerbitzuan
  • MAHAIA 2: Nola hartu parte gazte-truke proiektuetan
  • MAHAIA 3: Europar mugikortasunerako Nerbioi-Ibaizabal beka programa

IZENA EMATEKO