Noticia

05 Feb

Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabalek eskualdeko gazte langabetuentzako hamabost beka ez-laboralak eskainiko ditu

  • Beka horiei esker 18 eta 25 urte bitarteko gazteek Nerbioi Ibaizabal eskualdeko enpresatan beka ez-laboralak egiteko aukera izango dute 6 hilabetez. (1543/2011 Errege-dekretua, urriaren 31koa, enpresetan egiten diren praktika ez-laboralak arautzen duena).
  • Bekadun bakoitzak hilero 460 euro garbi inguru jasoko ditu.
  • Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalek abian jarri duten ekimena da.
  • Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabalek besteren konturako enplegua sustatzen du eskualdeko gazteen artean.

Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal ekimenak eskualdeko  gazte langabetuentzako 15 beka eskainiko ditu 2018. urtean gazte horien lan merkaturatzea sustatuz euren trebakuntza profesional edo akademikoarekin harremana duten eskualdeko enpresetan.

Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalek abian jarri duten ekimena da eta, beste hainbat helbururen artean, besteren konturako enplegua sustatu nahi du eskualdeko gazteen artean.

Beka horiei esker 18 eta 25 urte bitarteko gazteek Nerbioi Ibaizabal eskualdeko enpresatan beka ez-laboralak egiteko aukera izango dute 6 hilabetez eta, modu horretan, euren lehen lan-esperientzia lortu nahi da, etorkizunean euren lan merkaturatzea errazteko.

Bekek sei hilabeteko iraupena izango dute enpresan praktika hasten den lehen egunetik hasita eta bekadun bakoitzak hilero 460 euro garbi inguru jasoko ditu.

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Nerbioi Ibaizabal eskualdeko udalerriren batean erroldatuta egotea (Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio).
  • Profesionaltasun Ziurtagiriaren, Lanbide Heziketako Gradu Ertain edo Goi-mailako Graduaren tituluren edo unibertsitate-tituluren bat izatea.
  • Jasotako trebakuntza alorrean hiru hilabeteko lan-esperientzia baino gehiago ez izatea.
  • Lanbiden izena-emana izatea.

Beka horiek eskatzeko epea 2018ko martzoaren 28an amaituko da.

Praktikak enpresen egoitzetan burutuko dira horretarako izendatutako tutorearen zuzendaritzapean eta ikuskapenarekin. Praktika epea amaitzean, pertsona gazteek enpresaren egiaztagiri bat jasoko dute eta bertan trebakuntza edukiak eta praktikaren iraupena zehaztuta azalduko dira.

Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal ekimenak, 2015. urtean abian jarri zena, jada eskualdeko 23 gazteri aukera eman die eskualdeko enpresetan praktika ez-laboralak egiteko.

 

IZENA EMATEKO

HERRIA EMAIL TELEFONOA
Arakaldo gazteinfo.ugao@ortzadar.es 946 721 353
Arrigorriaga gazteria@arrigorriaga.eus 946 001 876
Basauri gazteria@basauri.eus 944 666 400
Etxebarri gazteria@etxebarri.eus 944 267 005
Galdakao mgalardi@galdakao.net 944 571 296
Orozko infoinduma@yahoo.es 946 339 945
Ugao-Miraballes gazteinfo.ugao@ortzadar.es 946 322 014
Urduña kultura@urduna.com 945 383 003 Ext: 81
Zaratamo gazteria@arrigorriaga.eus 944 566 000
Zeberio gazteinfo.ugao@ortzadar.es 946 322 014