Noticia

03 Mar

Hasi dira Zeberio, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga eta Orozkoko zientzia- eta teknologia-tailerrak

Asteburuan abiatu ziren Zeberio, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga eta Orozkoko Bizilabe zientzia- eta teknologia-tailerrak. Etxabarriko gazteen lekukoa hartuta lau herri horietako gazteek eman zioten jarraipena eskualdean egingo diren Bizilabe Nerbioi-Ibaizabaleko tailerrei.

Zeberioko “Sukalde-zientzia” tailerrean, sukaldaritza tradizionalaren eta garaikidearen atzean dagoen zientzia ezagutuko dute tailerreko parte-hartzaileek. Ugao-Miraballesen “Kriptografia eta kode sekretuak” tailerra abiatu da. Tailer honetan parte hartzen duten gazteek kriptografian aditua den ikertzaile baten laguntzarekin ezkutuko mezuak idazten eta irakurtzen ikasiko dute eta Escape-room bat sortuko dute. Arrigorriagan eta Orozkon, ordea, “CSI tailerra”ri egiten ari dira. Misteriozko istorio batean oinarritzen den tailer honetan, gazteek pistei jarraituz enigma argitu beharko dute, horretarako, mikrobiologiako eta genetikako esperimentuak eginez.

Hurrengo tailerrak Urduñan (STEAM Challenge), Basaurin (CSI tailerra) eta Galdakaon (CSI tailerra) izango dira eta oraindik izena emateko epea irekita dago. Horiei buruzko informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

Azkenik, Aste Santuan eta ondorengo larunbatetan “Sukalde-zientzia” eta “STEAM challenge” online tailerrak hasiko dira. Online tailerren inguruko eta izen-emateari buruzko informazioa ikusteko sakatu hemen.

Tailerren argazki galeria

Arrigorriaga

 

Zeberio

 

Orozko

 

Ugao-Miraballes