Bizkaiko Foru Aldundiak, “NERBIOI IBAIZABAL GAZTEDI” proiektua osatzen duten udalekin batera, egitasmo honi buruzko bideo bat egin dute.

 

 Eskuladeko gazteen errealitateari buruzko azterketa-diagnostikoa, Udal Gaztedi beka-programa, eta etorkizuneko proiektu berriak abian jartzearekin batera, Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalek sustapen bideo berri bat jarri dute beraien sare sozialetan.

Eskualdeko gazteria eta hauen partaidetza aktiboa balioan jartzen den bideo honetan, aurreko proiektuetan parte hartu duten gazteak dira protagonista.

Bideoa udal bakoitzak dituen sare sozialetan, Facebook-en eta proiektuaren webgune ofizialean (www.facebook.com/nerbioiibaizabalgaztedi / www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus),  Aldundiaren “Gaztebizz” web atarian (www.gaztebizz.eus)  ikusi ahal izango da eta YouTubeko kanalean:

https://www.youtube.com/watch?v=MeVjmsEFGLE