BOKAZIO-ORIENTAZIO PROGRAMA NERBIOI-IBAIZABAL

Buruan darabilzu guzti hau? Etor zaitez, lagunduko zaitugu!

Taldekako saio bitan eta bakarreko besteren batean, lagunduko dizugu eta horrela ezagutu ahal izango dituzu: zer nolako aukerak dauden, zer eskatzen den, zelan identifikatu ditzakezun zure gaitasunak…

ZELAN LAGUNDU DITZAKET NIRE SEME-ALABAK ERABAKI HAUEK HARTZEN?

ZELAKO LAN MERKATUA EGONGO DA NIRE SEME-ALABEK IKASTEN AMAITZEN DUTENENEAN?

Eta aita edo ama bazara eta honako galderak badarabiltza zure buruan, ordu ezberdinean etor zaitezke eta lagunduko zaitugu zure seme-alabak laguntzen!

ZER DA?

Gazteei eta euren familiei (momentu ezberdinetan) zuzendutako saioak. Bertan, gaur egun dauden aukera akademiko eta laboralak azalduko dira: unibertsitatea, lanbide-heziketa, euren aukerak, modalitateak, euren arteko loturak eta bideak, atzerrian ikasteko aukerak, lanbide-heziketa duala…

Guraso eta seme-alaben arteko elkarrizketa gaitasunak lantzeko espazioa. Lan merkatuaren eskaera aztertuko da. Zein aukerek dauzkate irtenbide gehiago? , Nire inguruko lan merkatua zer eskatzen ari da?, Zer nolako enplegurako prestatuko naiz?

Lanerako eta bizitzarako konpetentziak ahaztu barik: Zer gustatzen zait?, Zertan naiz ona?, Zertarako balio dezaket maila profesionalean?, Zer egiteagatik uste dut ordaindu ahal didatela?

NORENTZAT ETA ZERTARAKO?

DBHko 4. eta Batxillergoko 2. maila artean (biak barne) dauden Nerbioi- Ibaizabal eskualdeko gazteentzat eta euren familientzat.

Eskualdeko gazteak laguntzeko, euren formakuntzaren eta etorkizuneko lanaren inguruko erabaki garrantzitsuak hartzen.

Familiak orokorrean eta gazteak zehazki laguntzeko aukera egokienak aukeratzen informazio egokiearen bidez.

NOIZ ETA NON

Taldekako saioen ondorengo datetan, espezialistekin hitzordu indibidualak izateko aukera egongo da.

IZENA EMATEKO

Urtarrilaren 9tik eta saioaren aurreko eguna arte, gazte/familia bakoitzak izena eman beharko du honako helbide elektronikoetan:

HERRIA EMAIL
Arakaldo gazteinfo.ugao@ortzadar.es
Arrigorriaga gazteria@arrigorriaga.eus
Basauri precio@basauri.eus
Etxebarri gazteria@etxebarri.eus
Galdakao mgalardi@galdakao.net
Orozko infoinduma@yahoo.es
Ugao-Miraballes gazteinfo.ugao@ortzadar.es
Urduña kultura@urduna.com
Zaratamo gazteria@arrigorriaga.eus
Zeberio gazteinfo.ugao@ortzadar.es

EZINBESTEKOA IZANGO DA SAIO BIETARA JOATEA. Lehenengora ez joatekotan, ezin izango da bigarrenera joan ezta hitzordu indibidualik izan.