Noticia

31 Mar

Aste Santuko oporretan disfrutatu zientzia eta teknologiaz

Aste Santuko oporrak hurbiltzen ari dira, eta, egun hauetan, zientzia eta teknologiaz etxean gozatzeko, Elhuyarrek garatutako hainbat baliabide bildu ditugu. Aukera ona familian zientzia-kontzeptuak modu dibertigarrian ikasteko.

#NikEtxeanEsperimentuak egutegietan hainbat esperimentu eta erronka aurkezten dira. Proposatutako esperimentuak eguneroko objektuekin eta materialekin egin daitezke, eta etxeko txikienei eta gazteei zuzenduta daude. Gainera, maiatzeko egutegian, hainbat euskal emakume zientzialari gazte ezagutu ahal izango dituzue, baita beren eguneroko lanak ere. Ezagutzak transmititzeaz gain, pasioa transmititzen duten hitzaldiak dira, eta inspirazio-iturri izan daitezke gazteentzat.

#NikEtxeanEsperimentuak (Apirila)

#NikEtxeanEsperimentuak (Maiatza)

Horrez gain, otsailaren 11n Bilboko, Elgoibarko, Soraluzeko eta Tolosaldeko Bizilabeko gazteek Emakume eta Neska zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko egin zituzten bideoak aurkezten dira, baita esperimentu horiekin omentzen dituzten 12 emakume zientzialarien biografia eta ekarpen zientifikoaren azalpenak dituzten posterrak ere.

Emakume eta Neska zientzialarien Nazioarteko Egunaren esperimentuen bideoak

Biografiak “Emakume eta Neska zientzialarien Nazioarteko Eguna”

Animatu eta esperimentatu!