Noticia

10 Feb

Nerbioi-Ibaizabaleko zientzia- eta teknologia-tailerrak

Otsailaren amaieratik aurrera zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira Nerbioi-Ibaizabal eskualdean. Tailer bakoitzak 5 saio izango ditu eta euskaraz emango dira. Aukeratu zurea!

ARRIGORRIAGA

CSI tailerra: Misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra da; bertan, pistei jarraituz argitu beharko dute enigma parte-hartzaileek, eta, horretarako, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak egin beharko dituzte.

  • Hasiera eta bukaerako datak: 2021/02/27 – 2021/03/27
  • Ordua: 18:00 – 20:00
  • Tokia: Ugertza bidea 1
  • Izen-emateak eta informazioa: gaztegunea@arrigorriaga.eus

BASAURI

CSI tailerra: Misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra da; bertan, pistei jarraituz argitu beharko dute enigma parte-hartzaileek, eta, horretarako, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak egin beharko dituzte.

  • Hasiera eta bukaerako datak: 2021/04/16 – 2021/05/14
  • Ordua: 18:00 – 20:00
  • Tokia: Basozelai 11
  • Izen-emateak eta informazioa: zirtzart@basauri.eus

ETXEBERRI

Sukalde-zientzia: Zergatik eta nola lehertzen dira arto-krispetak? Nola egiten da azukre-kotoia? Ezagutzen duzun jaten duzuna? Nola da posible denbora luzean elikagaiak kontserbatzea? Eguzkiarekin elikagaiak sukaldatu daitezke? Tailer honetan, aurreko galderei erantzuna emango diegu, sukaldaritzako errezetak zientzia-esperimentu bihurtuko dira, eta sukaldaritza tradizionalaren eta garaikidearen atzean dagoen zientzia ezagutuko duzu.

  • Hasiera eta bukaerako datak: 2021/02/24 – 2021/03/24
  • Ordua: 17:00 – 19:00
  • Tokia: San Esteban etorbidea 18
  • Izen-emateak eta informazioa: info@mugarritalka.eus

GALDAKAO

CSI tailerra: Misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra da; bertan, pistei jarraituz argitu beharko dute enigma parte-hartzaileek, eta, horretarako, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak egin beharko dituzte.

  • Hasiera eta bukaerako datak: 2021/04/16 – 2021/05/14
  • Ordua: 18:00 – 20:00
  • Tokia: Plazakoetxe 1.txaleta
  • Izen-emateak eta informazioa: topaguneak@argizai.org

OROZKO

CSI tailerra: Misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra da; bertan, pistei jarraituz argitu beharko dute enigma parte-hartzaileek, eta, horretarako, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak egin beharko dituzte.

  • Hasiera eta bukaerako datak: 2021/02/27 – 2021/03/27
  • Ordua: 18:00 – 20:00
  • Tokia: Zubieta etorbidea 16
  • Izen-emateak eta informazioa: infoinduma@yahoo.es

UGAO-MIRABALLES

Kriptografia eta kode sekretuak: Pentsatu duzu noizbait norbaitekin mezu sekretuen bitartez komunikatzea? Bada, horretan datza kriptografia, eta antzinatik erabili izan da, batez ere gerra-gatazketan. Badakizu logika eta geometria kode-sekretuen garapenean oso garranzitsuak direla? Bai, matematikak dibertigarriak izan daitezke! Tailer honetan ezkutuko mezuak sortzen ikasiko duzu. Horretarako, kriptografian aditua den ikertzaile batek jarraitu beharreko urrats eta teknikak zeintzuk diren azalduko dizkizu.

  • Hasiera eta bukaerako datak: 2021/02/26 – 2021/03/26
  • Ordua: 19:00 – 21:00
  • Tokia: Udiarraga kalea 24
  • Izen-emateak eta informazioa: ugao@ortzadar.es

URDUÑA

STEAM challenge: Esperimentu zientifikoak eta asmakuntza teknologikoak zure eskura ez daudela uste duzu? Matematikak eta programazioa aspergarriak iruditzen zaizkizu? Tailer honen bidez, STEM diziplinei buruz dituzun aurreiritziak baztertuko dituzu, eta zientziak (S), teknologia (T), ingenieritza (E) eta matematikak (M) interesgarriak direla ikusiko duzu.

  • Hasiera eta bukaerako datak: 2021/03/26 – 2021/04/30
  • Ordua: 18:00 – 20:00
  • Tokia: Alondegian
  • Izen-emateak eta informazioa: kultura@urduna.com

ZEBERIO

Sukalde-zientzia: Zergatik eta nola lehertzen dira arto-krispetak? Nola egiten da azukre-kotoia? Ezagutzen duzun jaten duzuna? Nola da posible denbora luzean elikagaiak kontserbatzea? Eguzkiarekin elikagaiak sukaldatu daitezke? Tailer honetan, aurreko galderei erantzuna emango diegu, sukaldaritzako errezetak zientzia-esperimentu bihurtuko dira, eta sukaldaritza tradizionalaren eta garaikidearen atzean dagoen zientzia ezagutuko duzu.

  • Hasiera eta bukaerako datak: 2021/02/27 – 2021/03/27
  • Ordua: 18:00 – 20:00
  • Tokia: Udaletxean
  • Izen-emateak eta informazioa: zeberio@bizkaia.org

 

Gainera, Aste Santu ondoren “Sukalde-zientzia” eta “STEAM challenge” online tailerrak eskainiko dira, baina online tailerrei buruzko informazioa aurrerago emango da ezagutzera.